Subscribe: Radicalendar
http://www.radicalendar.org/rss/xml_radicalendar/imc-eh.xml
Preview: Radicalendar

Radicalendar



Manage group settings and moderation preferences, approve and edit event listings for the Radicalendar.



Published: Thu, 27 Nov 2014 00:00:02 -0500

Last Build Date: Thu, 27 Nov 2014 00:00:02 -0500

 



Sustraiez Blai Jaialdia azaroaren 29an Beasaingo gaztetxean

Sat, 29 Nov 2014 23:00:00 -0500

Sustraiez Blai Jaialdiaren 2014ko edizioa desberdina izango da. Alde batetik, kokapena aldatuko delako, azken urteotako joera puskatuz, Ordizia utzi eta Beasainen ospatuko baita. Eta beste alde batetik, inguruko taldeez osatutako kartela izango duelako izango da edizio hau ezberdina: “Etxeko edizioa” dela esan daiteke, musikari guztiak euskaldunak baitira, Zaragozako Maut taldea izan ezik.
Aldatuko ez dena da munduko musika izango dela protagonista, eta Beasainen bertan erritmo anitzak entzun ahal izango direla, musikaren bidez bidaiatuz.
Afrobeat, reggae eta funky estiloak, Aragoiko tradiziozko melodiak eta musika elektronikoa, Australiako didgeridooa, Andeetako musika eta musika balkanikoa, horiek guztiak dira proposatzen dizuegun ibilbidean nahastuko diren doinu anitzak.
Sarrera: 5 €
Larunbatarekin, azaroaren 29an, 23:00etatik aurrera, Beasaingo gaztetxean.